lunes, 16 de mayo de 2016

GREZIAKO EKONOMIA ONDO EGOTEAREN ABIAPUNTUA

Kaixo lagunok!!

Badakizuenez blog hau zuek munduko herrialde guztietako ekonomiari buruz behar duzuten inormazioa lortzeko da. Gaurko egunean Greziari buruz hitz egingo dizuet. Azkeneko urteetako notiziak entzun badituzue jakingo duzue Greziako ekonomia arazo batzuk izan dituela eta orain hazi hasi da bere ekonomia.

  Duela oso egun gutxi Greziako ekonomia ministroa: Yani Varoufakis hitzaldi bat eman zuen momentu honetan Greziako egoera nola zegoen azaltzeko.

Elkarrizketa horretan Greziako datu oso garrantsitsuak eman zituen eta beste herrialdeekin konparatu zituen pertsonak datuak hobetoago ulertzeko. Horregatik momento honetan berak esandako datu batzuk azalduko dizkizuet:

Kanpo defizita: Kanpo defizita zer den dakiten ez dutenek oraintxe bertan jakingo dute. Herrialde batek esportazio baino inportazio gehiago daukanean gertatzen da. Greziako kasuanYanis-ek esan zuen arabera 1.202,1 koa da eta Espainarekin konparatuz askoz handiagoa da.

Inflazioa: Greziako eta Espainakoak oso parekatuak daude. Biak inflazio negatiboa dute eta hau esan nahi du deflazioa daukatela.Berak emandako portzentaiei begiratzen baditugu Greziako inflazioak -0.92koa da eta hau esan nahi du prezioak portzentai horretan jaitsi direla; hau da, Greziako ondasunak eta zerbitzuak momentu honetan merkeagoak dira.

Langabezia eta enplegua:Biztanleriaren lan sektoreari erreferentzia egiten dio.

-Biztanleria aktiboa: Lan merkatuan daudenak,16-65 urte bitartean
.
-Biztanleria okupatua: Biztanleria aktiboaren barruan lana egiten dutenak.

-Biztanleria langabea: lan egiteko prest baina lana aurkitzen ez dutenak.

Greziako langabezia oso altua da momentu honetan %20 eta hau gertatu izan da ekonomia urte hauetan oso gaizki eraman dutelako. Espainarena pixkat altuagoa da %25.6 duela hiru urte krisi larrian sartu zirelako eta oraindik gauzak ondo ez daudelako.





Hau da taula bat ikusteko nola eragin die krisia Espaina eta Greziari. Ikusi dezuten bezala azaldu dizkizueten indikadoreen datuak oso baxuak dira altuak izan behar direnean eta oso altuak,baxuak izan behar direnean oso krisi larrietatik pasa direlako herrialdeak baitdira.

  Eskerrik asko nire bloga irakurtzeagatik , hurrengo astean beste sarrera bat egongo da, laster arte ;)